XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, bultzada irrazional handiegiak jaitsiaraztea, heldutasuna areagotzea eta errealitatera egokitutako balore eta jarrerak garatzea nahi izaten da.

Psikoanalisia oso sistema eraginkorra da gaitzaren iturria zein den jakiteko, pazientearen ezkutuko sekretuetaraino sartzen denez gero.

Bere alderdi txarrak ere badilu ordea.

Horietako bat bere iraupena da.

Urteetan iraun dezake eta agian bizitza osoa ere bai.

Beraz, garestiegia izan daiteke.

Bestetik, paziente batzuek iragana arakatu, beren gaitzaren errua beste pertsona batzuei egotzi eta aurrera egiteko pausorik ez dute ematen.

Psikoanalisia, beraz, aditu onak gidatu behar du.

Geure kasa arazo batzuen sustraiaren bila hasteak kalte ekar dezake eta arriskutsua izan daiteke.

Beste horrenbeste esan daiteke ametsen interpretazioaz.

Oso ariketa konplexua da eta laguntzarik gabe okerreko ondorioetara hel gaitezke.